URRIAREN 7an : ANTOLAKETARAKO BILTZAR NAGUSIA ETA PRENTSAURREKOA MASIBOA

URRIAREN 7an : ANTOLAKETARAKO BILTZAR NAGUSIA ETA PRENTSAURREKOA MASIBOA

Biltzarra urriaren 7an larunbatarekin goizeko 9:30etan hasiko da (9:00etatik goiti kafea eskeiniko da) Luhusoko Harri Xuri gelan. Bertan parte hartzen ahalko dute abenduaren 9ko mobilizazioa prestatzen laguntzeko: komunikazioan, logistikan… edota beste alor batean.
Biltzar Nagusiaren ostean, prentsaurreko masibo bat antolatuko dugu, Parisen eginen den mobilizazioaren inguruko informazioa plazaratzeko.