8/04

SOLASALDIEN BILDUMA

SOLASALDIEN BILDUMA

10:30 Filma-eztabaida Atalante Zinema Gelan
Bake Bideak Antolaturik
BAKEA ORAIN, Herriaren aldarria filmaren estreinaldia
eta filmako partehartzaileekin eztabaida
  • Louis Joinet, epaile ohia eta NBEko Giza Eskubideen Komiteko kidea.
  • Jean-Pierre Massias, Zuzenbide irakaslea et Europako Kontseiluko aholkularia.
  • Thomas Lacoste, filma egilea.

2016ko abenduaren 16an Luhuson bakearen artisau izendaturiko gizarte zibileko bost lagun atxilotu zituen Frantziako Poliziak. Thomas Lacosteren ikus-entzunezkoak, gertaera horrek ekarritako erreakzioak eta oro har 2011n ETAk jarduera armatua uztea erabaki zuenetik gertaturikoak kontatzen ditu, jurista, politikari eta gizarte mugimenduetako kideen ahotik.

Pierre Joinet magistratu ohiak eta Jean Pierre Massias Zuzenbide irakasleak (filman parte hartu dute) trantsizio- justizian oinarri hartuta egin beharko liratekeen hurrengo urratsak azpimarratu dituzte emanaldiaren ondotik. Joinet magistratu ohiak presoen auzian justiziak jokatzen duen alde politikoa nabarmendu du: “Alderdi juridikoak ez dira aldatuko alde politikoak aldatzen ez diren artean”.

Jean-Pierre Massias juristak, biktimen gaian justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak egon daitezen, Espainiako eta Frantziako gobernuen inplikazioa galdegin du, Egia eta Berradiskidetze batzorde bat sortuz, adibidez. Bi juristek “inteligentzia” eskatu diete gobernuei

12 :30 Solasaldia
Roland Barthes zelaigunean
Bake Bideak Antolaturik

Armagabetzetik landa egin beharko liratekeen urratsei buruzko mintzaldia.
Joseba Azkarraga, euskal presoen eskubideen aldeko SARE plataformako bozeramailea eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohia.
Aitzpea Leizaola, antropologoa eta Foro Sozial Iraunkorreko kidea.
Philippe Texier, epaile ohia eta NBEko aditua.

Jendez betetako karpapean, Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohiak euskal presoen aurkako salbuespen neurriekin bukatzeko eskatu du, erraterako, presoak familiengandik urruntzen dituen politikak etenez eta eri diren presoak askatuz.

Aitzpea Leizaola antropologoak gatazka bizi izan duten guztien kontakizunak kontuan hartu behar direla azpimarratu du : « Ezinezkoa da kontakizun bakarra egitea ».

Philippe Texier epaile ohi eta NBEko adituak, bertzalde, bake prozesurik ez dagoela ohartarazi du, gobernuen parte hartzerik ez dagoelako. Zinezko bake prozesu bat plantan ezartzeaz gain, presoak askatzeko lege bat behar dela erran du : « Amnistia Lege bat ezinbertzekoa da gertaturiko guzia aitortua izan ondotik ». Egia eta Berradiskidetze batzorde bat sortzea proposatu du, horretarako ere Espainiaren eta Frantziaren gobernuen inplikazioa eskatuz.