PRESONDEGIEN MARTXA ABENDUAREN 7-TIK 9-RA

AZAROAREN 16TIK ABENDUAREN 7RA :
FRANTZIAKO PRESONDEGIEN BIRA
(BAGOAZ-SARE- ETXERAT)

Azaroaren 16tik abenduaren 7ra, BAGOAZ (euskal presoen eskubideen defentsan lanean ari den eragile sozial eta politikoen kolektiboa), SARE (herritar sarea) eta ETXERAT (presoen senideen kolektiboa) eragileek Presoendegien itzulia antolatzen dute, euskal presoak dauden Frantziako 21 kartzelen inguruetako herritarrak informatu eta sentsibilizatu asmoz. Horretarako 8 hiri-etapetan geldituko dira…
Informazio gehiago www.bagoaz.eus webgunean

ABENDUAREN 7TIK 9RA:
PRESONDEGIEN MARTXA
MOBILIZAZIORA IRISTEKO

Abenduaren 7, 8 eta 9an martxa batek parise eskualdeko presondegien itzulia eginen du.​ Bagoaz , Sare eta Etxeatek azaroaren 16an abiatuko duten Frantziako presondegien itzuliaren segida hartuko du, eta abenduaren 9an Parisera iritsiko da, Montparnasse geltokira, manifestaldi haundia hasiko den tokian.

Martxa etapaz etapa iraganen da:
– Abenduaren 7 an, ostegunez : abiatzea Réau-ko presondegitik Fleury Mérogis-eko presondegia arte (22 km)
– Abenduaren 8an, ostiralez : abiatzea Fleury Mérogis-eko presondegitik Fresnes-eko presondegia arte (17 km)
– Abenduaren 9an, larunbatez : abiatzea Fresnes-eko presondegitik Pariseko Montparnasse geltokia arte (10 km)

Deneri idekia da eta bi formula proposatuak dira parte hartu nahi duteneri:

– Martxa guzian parte hartzea ( kasu hortan antolatzaileek formula berezi bat proposatzen dute: Euskal Herri-Parise joan etorria 100eurotan + apairuak eta lo egiteko tokiak eskainiak)
– Egun bat edo bitan parte hatzea

Presondegien martxan parte hartu nahi dut