PARISEN, ABENDOAREN 9-AN, MOBILIZAZIO HAUNDIA.

PARISEN, ABENDOAREN 9-AN, MOBILIZAZIO HAUNDIA.

PRESOEN ATERABIDE OROKORREAN, BEREHALAKO ETA URGENTZIAZKO ERABAKIAK ESKATZEN DITUGU SALBUESPEN EGOERATIK ATERATZEKO

Apirilaren 8-ko biharamunean, Bakegileek balantzea egin dugu: Ezinago ongi iragan da egun historiko hori! Alde material edo teknikoa problemarik gabe kudeatua izan da, eta arratsaldean, eszenatoki gainetik zabaldu mezuak eta erabili hitzak hedatu dira Euskal Herri osora eta urrunago.

Bakegileek segitzeko konpromezua

Apirilaren 8ko egun arrakastatsu honen ondotik, eta egun horretan aktibo izaitera ekarri gintuen animo eta konpromezuari loturik, lanean segitzeko deliberoa hartu dugu. Jendarte zibilaren aktibazio eta mobilizazioak ezinbestezkoa izan dira arma gabetzea egin ahal izateko . Berdin, jendarte zibilaren aktibazio eta mobilizazioak ezin bestezkoak izango dira ere ondoko aintzinamenduak egiteko. Presoak, bitimak, elkarbizitza: egin beharrekoaren hiru alorrak ongi identifikatuak dira!

Armagabetzea bake prozesuaren zerbitzura.

Lehen momentutik argi izan dugu ETA erakundearen armagatzea bakera iristera lagunduko gintuela, armagabetzea bera ez zela bakea. Pausoz pauso, atalez-atal, ondorio guziei aterabide sendoa emaiteko beharra bada. Armagabetzea bake justu eta iraunkorreko etapa inportantea bada, presoen etxeratzea eta gatazka hunek eragin dituen biktima guzien errekonozimendu, erreparazio eta egin beharreko egiak, eraiki beharreko elkarbizitzarako oinarrian kokatzen ditugu. Atal hauetan pausoak emaiteko garaia dela diogu.

“Bakearen artesauek” bi erabaki hartu ditugu :

Alde batetik, bitimen gaiari buruz barneko lan talde bat zutik ezartzea, gaia, aktoreak eta esperientziak ezagutzeko, eta guztien errespetuan eta ahal bezain transbertsalitatean iniziatiba batzu animatzeko. Bestalde, abendoaren 9-an Parisen mobilizazio haundi bat konbokatzea presoen gaiari buruz, Joan den abenduaren 9-an, Luhuson, Frantses estatuarekin armagabetzeari prozesu ordenatu bat eraikitzeko asmoz antolatu ginuen gure lehen ekimena. Ekimen horren oiartzuna, izan duen sostengua, eta zaukan legitimitateak ezin bestezkoa ezarri zuen armagabetzea bururadino ematea. Horrek eraman gaitu apirilaren 8-ra.

Pariseko elagarretaratzea, Luhusotik urte batera zuzen. Preso auzian aintzinatzeko beharra dagoela begi bistakoa da.Lurralde honetan, gehiengo sozial eta politikoaren nahia da, behin baino gehiagotan adierazi dena ( interpelazio, mobilizazio…) Frantses gobernu berriari, bake prozesuan sartzeko premia mahain gainerazi behar zaio. Milaka eta milaka jende bilduko gira Parisen beharresteko, presoeri aplikatuak diren salbuespen neurri onartezinak kenduak izan ditezen: presoen hurbilketa, gaixo diren presoen askatzea, baldintzapeko edo behin behineko azkatasun neurriak ukan ditzaketen pertsonen libratzea, berdin kondena bukatzear duten presoak.

Berehalako neurri horiek presoen gaiaren konponketa integralaren lehen urratsa izango da. Hemendik eta abendoaren 9-a arte, Euskal Herri osoan eta Frantziar estatuan, etengabe iniziatibak hartuko dira gaia sozializatzeko, jendea mobilizatzeko, Pariseko elgarretaratzea izan dadin inoiz Frantzian ikusi ez dugun mobilizazio masiboena Euskal Herriko gai bati buruz.

Bake Artisauak