ORAIN PRESOAK

Etapa berria presoen egoera desblokeatzeko

Apirilaren 8-ko biharamunean, Bakegileek balantzea egin dugu: Ezinago ongi iragan da egun historiko hori! Alde material edo teknikoa problemarik gabe kudeatua izan da, eta arratsaldean, eszenatoki gainetik zabaldu mezuak eta erabili hitzak hedatu dira Euskal Herri osora eta urrunago.

Bakegileek
segitzeko konpromezua

Apirilaren 8ko egun arrakastatsu honen ondotik, eta egun horretan aktibo izaitera ekarri gintuen animo eta konpromezuari loturik, lanean segitzeko deliberoa hartu dugu. Jendarte zibilaren aktibazio eta mobilizazioak ezinbestezkoa izan dira arma gabetzea egin ahal izateko . Berdin, jendarte zibilaren aktibazio eta mobilizazioak ezin bestekoak izango dira ere ondoko aitzinamenduak egiteko. Presoak, bitimak, elkarbizitza: egin beharrekoaren hiru alorrak ongi identifikatuak dira!

Armagabetzea
bake prozesuaren
zerbitzura.

Lehen momentutik argi izan dugu ETA erakundearen armagabetzea bakera iristera lagunduko gintuela, armagabetzea bera ez zela bakea. Pausoz pauso, atalez-atal, ondorio guziei aterabide sendoa emateko beharra bada. Armagabetzea bake justu eta iraunkorreko etapa inportantea bada, presoen etxeratzea eta gatazka honek eragin dituen biktima guzien errekonozimendu, erreparazio eta egin beharreko egiak, eraiki beharreko elkarbizitzarako oinarrian kokatzen ditugu. Atal hauetan pausoak emateko garaia dela diogu.

Une grande mobilisation
à Paris
pour débloquer
la situation des prisonnier.e.s

2016ko abenduaren 16an, Luhusoko ekintzak Frantziako estatuari armagabetzean ezinbestez inplikatu behar zuela ohartarazi zion. Ekintza horrek eduki zuen eraginak, babesak eta zilegitasunak prozesua atzeraezin bilakatzen zuen… Eta horrela heldu ginen apirilaren 8ra.

Parisen, Luhusokoa gertatu eta urte betera, helburua presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurrien amaiera exigitzea izango da, lurralde honetako eragile sozial eta politikoen gehiengoak behin eta gerriz eskatu duen bezala, ondokoa eskuratzea:
– Hurbilketa eta elkarretaratzea
– Gaixorik dauden presoen askatzea
– Baldintzapeko askatasuna

Urgentziazko neurri horiek presoen gaiaren behin betiko konponbidearen baitan kokatzen dira. Hemendik abenduaren 9ra bitartean ekimenak biderkatuko dira, Frantzian, Euskal Herriarekin zerikusia duen gai batekin sekulan izan den mobilizaziorik handiena antolatzea lortzeko asmoz.

Orain, Bakegileek, gobernu berriari sosegatze eta elkarrizketaren norabidean doazen keinu esanguratsuak egin ditzan eskatzen diote, eta hori abenduaren 9a baino lehen. Frantzian gatibu dituzten presoen egoeraren bilakaerak, Espainiako gobernua bere jarrera inmobilistan bakarrik utziko luke eta bere jarrera egoskorrean eman

Bake iraunkor
baten lortzeko :
orain presoak

Gaur egun, 68 euskal preso daude Frantzian preso, salbuespenezko egoeran. Kartzela politikaren eboluzio batek suposatu dezakeen aurrerapausoa keinu bat litzateke Euskal Herriaren baketze bidean.

Mobilizazio honen iragartzea egin denetik, uda baino lehen, hitzorduaren garrantzia neurtzen lagundu duten hainbat ekimen izan dira Euskal Herrian.

Ekimen haien artean, garrantzitsua da irailaren 23an Ipar Euskal Herriko 158 herriak batzen dituen Euskal Elkargoak aho batez onetsi duen mozioa (LR (eskuina), UDI (zentro-eskuina), Modem (zentro-eskuina, gobernu gehiengoan), La République En Marche (gobernu gehiengoan), Parti Socialiste, Parti Communiste Français, Europe Ecologie Les Verts, EH Bai, EAJ). Mozio honek euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurriak bertan behera uzteko eskatzen du, eta Bakegileek abenduaren 9an Parisen antolatzen duten mobilizazioan parte hartzeko deia egiten du.

Gainera, azaroaren 16tik abenduaren 9ra, BAGOAZ (euskal presoen eskubideen defentsan lanean ari den eragile sozial eta politikoen kolektiboa), SARE (herritar sarea) eta ETXERAT (presoen senideen kolektiboa) eragileek antolatzen duten Presoendegien itzulia dago, euskal presoak dauden Frantziako 21 kartzelen inguruetako herritarrak informatu eta sentsibilizatu asmoz.

Ekimen guzti hauek bakearen eta elgarrizketaren aldeko logikak sustatzen laguntzen dute, eta bortizkeria eta tentsioa ber-pizten saiatzen direnei bidezkotasuna kentzen diete.

Bakearen logikan sakontzeko eta apirilaren 8ko armagabetzea ondotik denek itxoiten dugun borondate oneko keinu gisa, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko egoera bertan behera uztea eskatuko dute milaka euskaldunek abenduan Parisen duten hitzorduan.

Bakegileek gobernu berriari eskatzen diote baketzearen aldeko eta elgarrizketa sustatzeko perspektiba hartu dezan eta zentzu horretara doazen keinuak egin ditzan abenduaren 9a baino lehen.