Logistika-dekorazio ekipa baten sortzeko deialdia!

Logistika-dekorazio ekipa baten sortzeko deialdia!

Xitxuketaria zira, moldatzen dakien pertsona zira, artista zira zure gisara, grafista edo apaintzailea zira, usaia duzu gertakarien antolaketan, manifestazioetan, bazkari herrikoietan laguntza ekartzeko, taloen edo ostatuko errege edo erregina zira ? Ongi etorria zira abenduaren 9ko antolaketa logiztika bilkurara (urriaren 27an ostiralarekin 19:30tan, Cordeliers karrika 20an, Baiona ttipian)!

Abenduaren 9a, bakearen eta presoen alde:

Euskal Herri osoan, pertsona batzu mobilizatzen dira abenduaren 9an Pariseko manifestazioa euskal presoen gaiari buruz eta bake prozesuari buruz gobernua mugiarazten ahalko duen gertakari inportantea izaiteko.

Bakegileek antolaturik, 2017ko apirilaren 8an ETAren armagabetzea ahalbidetu zutenek, Parisen milaka eta milaka pertsona biltzea dute helburu euskal preso politikoei aplikatzen zaien presondegi politika berehala aldatzea lortzeko.

Treinak, autobusak iganen dira Parisera abenduaren 9an desfile koloretsu handia eta anitza osatzeko, musikariekin, joaldunekin, mota guzietako pankartekin, kamioi-soinu haundi bat hainbat artistekin gainean, etab. Manifestazio horrek izpirituak, komunikabideak, iritzi orokor frantsesa markatu behar ditu eta gisa hortan gobernu frantsesa mugiarazi, bera ere gomitatua baita bere laguntza ekartzea bake prozesua aintzinarazteko.

Logiztika eta apainketa talde baten sortzea:

Hitzordu garrantzitsu honen arrakastak behar du aitzinetik prestakuntza eta antolaketa lan berezi bat:

-Abenduaren 9a aintzin, abenduaren 9ko deiaren indartzeko komunikazio euskarri izanen den bai eta autobus eta trenen txartelen salgune izanen den tren ttipi baten egitea, abenduaren 9ko deia luzatuko duten banderolen egitea eta ezartzea.

-Abenduaren 6etik 9ra, hiru egunez Pariseko eskualdean diren kartzelen artean martxa egin ondoren abenduaren 9an Parisera helduko diren 100 pertsonentzat ostataleku gune baten, bazkarien, konsignak eta dutxa-komun idorren antolaketa. 

-Abenduaren 9ko egunarentzat, banderolen egitea, Sound System kamioiaren dekorazioa, manifestaldiaren  gidaritza eta segurtasuna antolatu, abenduaren 9an, atsaldez eta gauez sostengu besta baten antolaketa.

Laguntza eskaintzeko prest bazira, etorri urriaren 27an, ostiralarekin eginen den lehen bilkurara. Lan horren aitzinera eramaiteko lagungarri izaiten ahal diren pertsona batzu ezagutzen badituzu eta esku ukaldi baten emaiteko prest badira datorren hilabetean, ez duda eta gomita luza, 19:30tan ttanko hasiko den bilkura honetara. 21:00tan ttanko bukatuko da. Aintzinetik milesker zure balio handiko laguntzaz. 

Denak Bakegileak izan gaiten!

Orain presoak!