[Liburu] Bakelumak

[Liburu] Bakelumak

Elkarrek argitaratua eta liburu denda guzietan salgai, Martine Bouchet, Marie Cosnay, Peio Etcheverry-Ainchart eta Anaiz Funosas-ek, “Bakelumak / Des plumes de paix “ deitutako liburua atera eta prentsari aurkeztu zuten joan den azaroaren 24an.

Euskal gatazka hurbiletik zein urrunagotik biziturik, kasik 20 olerkilari, kazetari, unibertsitalari, margolari eta idazlek Euskal Herriko bakeaz duten ikuspundua transmititzen digute liburu honen bidez:

  • Txetx Etcheverry, 2016-an Luhuson atxilotuak izan ziren 5 bakegileetariko bat.
  • Mixel Berhocoirigoin, 2016-an Luhuson atxilotuak izan ziren 5 bakegileetariko bat.
  • Jean-Pierre Massias,  Varenne Institutoko lehendakaria.
  • Gonzalo Etxebarria, margolaria.
  • Gilles Perrault, abokatu eta idazlea.
  • Mikel Albisu Iriarte, euskal preso politikoa.
  • Rosa Rodero, ETAk hildako Ertzaintza burua zen Joseba Goikoetxearen alarguna-  
  • Béatrice Molle, kazetaria, 2016-an, Luhuson izan ziren atxiloketen etxearen jabea
  • Marie Cosnay et Martine Bouchet, idazleak, apirilaren 8an, armagabetze egunean begirale izanak.
  • Marc Armspach « marko », margolaria..
  • Susan George, idazlea, zientzia politikoetan doktore, ATTAC-eko ohorezko lehendakaria
  • Michel Tubiana, Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakaria
  • Joseba Sarrionandia, ETAko militantea eta presoa izan zen, iheslaria harrezkero, eta erbestean bizi da oraindik. Idazlea da, hainbat saiakeraren autorea.
  • Anaiz Funosas, Bake Bidea- Le chemin de la paix- ko lehendakaria
  • Michel Iturria, margolaria.

Liburuan agertzen diren dokumentuak:

Harremanetarako taldearekin bildu eta egindako adierazpena 2015/09/24  Iparretarrak- eko preso ohi eta Errepresioaren kontrako mugimenduko ordezkarien eskutik.

  • Kulturgileen ekimenak sortutako “HORDAGO “ kantuaren testua

Liburua manatu argitaletxeko web gunean