Laguntzaile deialdia

Laguntzaile deialdia

Abenduaren 9an milaka euskaldunek Parisen dugu hitzordua. Mobilizazio hau historikoa izanen da gatazkaren konponbidearen bidean. Etapa garrantzitsu honek behar duen arrakasta ukan dezan, bakoitzak guretik pixka bat eman behar dugu. Gure anbizioak sekulako antolaketa eta lana galdegiten dizkigu.

Horretarako 600 laguntzaile behar ditugu. Hainbat zeregin eta postu badira betetzeko.

Garraioaren antolaketa: 2000 pertsona garraiatuko dituen bi tren eta beste milaka pertsona eramanen dituzten hamarnaka autobus antolatzen ditugu. Bidaia ongi iragan dadin, laguntzaileak behar ditugu tren eta autobusetan.

Manifestazioaren muntaketa: manifestazioak hautsak harrotu behar ditu. Komunikazio lan handia bada egiteko, izan manifestazioan bertan edo kanpoari begira. Manifestazioa apaintzeko, alaitzeko, kudeatzeko ehunka laguntzaile behar ditugu. Gure aldarrikapenak munduratzeko eraikiko dugu prentsa-gunea antolatzeko ere laguntzaileak behar ditugu.

Borroka bai, besta ere bai! Mobilizazioaren ondotik besta egiteko parada izanen dugu Pariseko Euskal Etxean. Ostatuan edo afarian zerbitzatzeko lan txandak bete behar ditugu.

Bada zer egin, zure beharra dugu!