HITZORDUEN LABURBILTZEA ETA INFORMAZIO PRAKTIKOAK

HITZORDUEN LABURBILTZEA ETA INFORMAZIO PRAKTIKOAK

ABENDUAREN 7,8 ETA 9AN PARISE ESKUALDEKO PRESONDEGIEN MARTXA

ETAPAK
– Abenduaren 7 an, ostegunez : hitzordua: 9:30 Réau-ko presondegiaren aintzinean, ta martxaren abiatzea, Fleury Mérogis-eko presondegia arte (22 km)

– Abenduaren 8an, ostiralez Hitzordua: 9:00tan Fleury-Mérogis-ko presondegiaren aintzinean, ta martxaren abiatzea Fresnes-eko presondegia arte (17 km)
– Abenduaren 9an, larunbatez : hitzordua : 8:30 Fresneseko presondegiaren aintzinean ta martxaren abiatzea Pariseko 18 juin 1940 plaza arte ( Pariseko Montparnasse geltokiaren ondoan) (10 km)

Hitzordua: 11:00 Porte d’Orléans (Sekuritate arrazoinengatik, abenduaren 9an trenez edo autobusez etorriko diren guzieri galdegiten diegu 18 juin 1940 Plazara joatea zuzenean, han animazioak izanen direlarik)

ABENDUAREN 9AN LARUNBATEZ PARISEN “BAKEA EUSKAL HERRIAN :ORAIN PRESOAK” MANIFESTALDIA

11:00 eta 12:00ak artean : Euskal Herritik etorritako autobusen heltzea Montparnasse Geltokira
11:30 : Elkarretaratzea 18 juin 1940 Plazan ( Montparnasse geltokiaren odoan), animazioen hastapena, Euskal Herritik etorritako trenei harrera.
12:00 : Presondegien martxari harrera.
12:30 : Manifestaldiaren abiatzea.
Euskal Herriko talde ainitzek alaituko dute : joaldunak, txarangak, trikitixak, gaiteroak, txistulariak, dantzariak etab…
Kamioi zono baten gainean artista andana batek manifestaldia animatuko du: Bad Sound System + Fermin Muguruza, Zebda-ko Mouss eta Hakim, Ogres de Barbak-eko Fredo, Oreka TX, Roce etab…
14:00 : Manifestaldiaren heltzea, Vauban plazara (Invalides-en gibelean). Hitz hartzeak.
14:30 : Kantuak
15:00 : elkarretaratzearen bukaera, autobus eta trenetara itzulera.

ABENDUAREN 9AN, ARRATSALDE BUKAERAN ETA GAUEAN PARISEKO ESKUAL ETXEAN AFARIA ETA GAUALDIA

Parisen izanen edota egonen direnentzat abenduaren 9ko manifestaldi masiboa eta gero, eguna ez da bukatua!

Manifestaldia eta gero, Pariseko Eskual Etxeak, bere ateak idekiko ditu, bi afari txanda proposatuz: bata 16:30tan, bestea 18:30tan.

Afarirako izena emaiteko hemen klikatu

Bestalde gaualdiak segituko du “Garilak 26” taldeak alaiturik, besteak beste.
Denak bakegileak gara!

PARISERA JOATEKO GARRAIOAK

Abenduaren 9ko manifestaldira joaiteko bidaia oraino antolatua ez dutenentzat :
AUTOKIDETZA SISTEMA BAT ANTOLATU DA

Autokidetzaren bidez Parisera etortzea posible da, auto partekatzea onartzen dutenak aurkituz edo zuen autoa kidez betetuz hemen
SNCF-EKO BIDAI NORMALA
Oraindik lekuak gelditzen dira SNCF-eko bida normalean (abenduaren 9ko manifestaldiaren antolaketaren aparte)
Ordutegia :
Joana :
Baiona : 6 : 35
Baiona: 8 : 11
Itzulia :
PARIS : 15h50
KASU !
Baionan trena hartuko duten guzientzat (bakegileek antolatutakoak eta SNCF-eko bidai normaletatik pasako direnak), jakin dezazue San Ispirituko zubia hetsia dela.