Euskal Herriko bakearen alde mobilizatuak izanen diren Artistak Parisen

Euskal Herriko bakearen alde mobilizatuak izanen diren Artistak Parisen

​Abenduaren 9an larunbatez, Manifestaldi aldarrikatzaile eta koloretsu batek Pariseko kaleak animatuko ditu, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko araudiarekin bukatzeko. Joan den apirilean jendarte zibilak ETA-ren armagabetzea kausitu eta, etapa ezinbestekoa euskal gatzakren konponbiderako. ​

​Artista andana bat mobilizatu da orduan eta abenduaren 9ko manifestaldia sound system batetik animatuko dute:

 

Fermin Muguruza & Bad Sound System

Euskal musikan zutabea, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan kantaria izan da eta ondotik bakarlaria, hainbat musikariekin elkarlanean. Bad Sound System taldearekin ariko da ska rocksteady reggae baltsan.

 

Rocé

Rap kantari engaiatua bere testuetan baita bizian ere, Rocé-k artoski landu eskabide kobladurak eskainiko ditu.

 

Mouss eta Hakim (Zebda)

​Motibatuak, bertze elkarte batzuekin batera, bi anaia tolosarrek borrokatzen dute, kultura, sarbidea izan dadin herri auzotegietan « Gascons-Berbères ». Mouss eta Hakim-ek, beren ibilbide artistiko eta militantean, jendetasuna eta haurridetasuna irudikatzen dituzte.

 

Fredo (Ogres de Barback)

Ogres de Barback taldeko kantaria baita kantu hitz egilea ere, Fredo, taldearen pausaldi batez baliatu da Renaud kantatzeko. Bere itzuliren artean, sostengu kontzertuetan agertzeko prest da beti.

 

Oreka TX

Bikote horrek, txalaparta, Euskal Herriko perkusio tresna tradizionala ezagutarazi nahi du. Beren musika tresna herriz herri eramaten dute eta munduan zehar jotzen dute. Beste musikariekilako topaketa aberats horiek erakusterat eman dituzte Nomadak TX dokumentalean.

 

Artista horiek aparte, elkarretarazea Euskal Herriko dantzari ​eta musikari andana batek alaituko du​ (gaiteroak, trikitixak, txistulariak, txarangak, etab…) baita ere Joaldunek.

Ekimen koloretsua, eta Euskal Herriko historiarekin hitzordua … Parisen!

​Bakea Euskal Herrian : orain presoak!