EUSKAL HERRIA BAKEAREN ALDE

Euskal Herriko
gatazka armatuaren
konpontzeko nazioarteko
bide orri bat

2011ko urriaren 17an, Donostiako Aiete jauregian, hainbat tokiko ordezkari politiko eta eragile sozio-ekonomiko bildu zituen. Lehen aldikotz nazioarteko adituek Euskal Herriko gatazka politikoaren izatea onartzen dute eta gobernu frantsesa, gobernu espainiolaren gisara, konponketaren eragile bezala izendatzen dute.
Konferentziaren ondotik, nazioarteko 6 liderrek* adierazpen amankomun bat irakurtzen dute. Adierazpen horrek 5 puntutan egokitua den metodologia bat zehazten du, puntu horien artean :
– ETAri ekintza armatuak publikoki uzteko eta frantses eta espainiol gobernuekin elkarrizketa onartzeko galdegiten diote
– Bi gobernuei elkarrizketaren bidean urratsak emaiteko galdegiten diete, ETAk lehen baldintza betetzen duenez geroz
– Ber adiskidetzea, biktima guzien aitortza eta beraien laguntza ahalbidetzeko neurrien garrantzia azpimarratzen dute

Donostiako Aieteko Palazio aitzinean, 2011ko urriaren 17an. Ezkerretik eskuinera: Gerry Adams, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern, Kofi Annan, Pierre Joxe et Jonathan Powell.
© PHOTO « DIARIO VASCO »

Jendarte
zibilaren
parte hartzeari
gomita

“… Herritarrek eta haien ordezkari politikoek gatazka horren konponketa bortizkeriarik gabe, elkarrizketa eta demokraziaren bidez, lortzeko duten nahikeria gero eta handiagoak du aukera hori sortu…”
Geroztik, Euskal Herri osoan eta partikulazki hemen berean, Iparraldean, hautetsiek, elkarteetatik, sindikatuetatik eta alderdi politikoetatik datozen jende anitzek beti eta gehiago Aieteko bide orria bereganatzen dute :
Aieteko konferentzia iragan eta 3 egun berantago, ETA erakundeak ekintza armatuen behin betiko uztea iragarri zuen eta bi gobernuekin mahai baten inguruan jartzeko prest zela adierazi ere…

Jendarte bat
bere ainiztasunean
biltzen duen bide orria

Nehoiz ikusi ez den tokiko hautetsien adostasuna
Alde orotariko hautetsi, ordezkari politiko eta sindikalek Frantziako Euskal Herriko elkarrizketa taldea sortu dute eta adierazpen amankomun baten bidez frantses gobernuari euskal gatazkaren konponketaren aldeko urratsak egitea galdegin. Horren azken islada, 2017ko irailaren 23an, Euskal Hirigune Elkargoak aho batez Bake Artisauek, Parisen, abenduaren 9an mobilizatzeko luzatu duten deialdiarekin bat egin zuen.

Jendarte zibila gero eta mobilizatuagoa
Gero eta elkarte, egitura sozial, politiko eta sindikal gehiago mobilizatzen dira eta biltzen dira, bereziki bake prozesuaren aldeko foro desberdinen antolaketa kari. Sustengu hori Euskal Herriko mugetatik haratago ere zabaldu da, hala nola Frantses Asanblada Nazionalean, Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioaren karietara (2015eko ekainaren 11n), non 300 erakunde ordezkari eta euskal zein frantses hautetsi bildu baitziren. Bake egarri hori berriz ere agertu da 2016ko abenduan, Luhusoko atxiloketen biharamunean, jendarte zibileko 3 pertsonek ETAren armategiaren ardura politikoa beren gain hartu dutelarik (Ik. ARMAGABETZEA EGINA deituriko saila)

Nazioarteko aditu
batzuek Aieteko bide orria
plantan ezartzen laguntzen dute

Aieteko konferentzia iragan eta 3 egun berantago, ETA erakundeak ekintza armatuen behin betiko uztea iragarri zuen eta bi gobernuekin mahai baten inguruan jartzeko prest zela adierazi ere…

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (NHT) : Talde hau gatazken konponketen adituz osatua da. Eragile sozial eta politikoekin baita Euskal Herriko instituzioekin biltzen da, Euskal Herrian abiatu prozesua laguntzeko.

Nazioarteko Egiaztatze Batzordea (NEB) : Gatazken konponketen eta armagabetze adituz osatua da. Metodo zorrotz baten bidez ETA erakundeak abaiatu armagabetze prozesua egiaztatzen du. Apririlaren 8ko ETA talde armatuaren armagabetze efektiboaren biharamunean disolbitu da batzordea.