Emaitza egite deialdia bigarren Luhuso bat elkarrekin kausitzeko

Emaitza egite deialdia bigarren Luhuso bat elkarrekin kausitzeko

Bakegileek Parisen antolatzen duten abenduaren 9ko elkarretaratzera joaiteko lehen tren bereziaren 1000 tokiak egun guttitan salduak izan dira. SNCF-arekin negoziatzea lortu ginuen bigarren tren bereziaren beste 1000 tokiak aldiz egun batean salduak izan dira!

Abenduaren 9az Luhuso berri bat egiteko parada badugu, minbera den euskal presoen gai honetan aitzin eta gero bat izan dadin, eta apirilaren 8aren ondotik, bigarren pausu baten egiteko eta aitzina segitzeko Euskal Herrian bake zuzen eta iraunkor bati buruz.

Sekulan bizi izan ez den mobilizazio bat plantan emana izaiten ari da, instantzia anitzei buruz interpelazio eta defentsa mintzaldi eginahal garrantzitsuak eginak dira, sentsibilizazio eta informazio lan sakon bat eramana da hedabide, erakunde eta pertsonalitate ezberdinei buruz.

Horrek guziak auto-finantzatu behar ditugun gastuak dakarzki, Luhusoko gertakarientzat eta apirilaren 8ko armagabetzearentzat izan zen bezala. Apirilaren 8ko gainerakoak eta Luhusoan, irailaren 30ean artistek antolaturiko Bakearen aldeko 12 orenen etekinak, txapen eta sostengu bonuen saltzeak finantzamendu hori laguntzen dute.

Baina, oraino falta zaizkigu 23 000 euro mobilizazio eta sentsibilizazio kanpaina gauzatzeko aurreikusia den aitzinkontuaren orekatzeko eta azaroaren 16an hasiko den Presondegien Itzuliaren eta abenduaren 9an Parisen iraganen den elkarretaratzearen antolakuntza gastuei aurre egiteko.

Horregatik gaur Emaitza egite deialdi bat zabaltzen dugu gure gastuei aurre egiteko laguntza lortzeko xedearekin.

Ekarpen bakoitza, den mendrenekoa ere, garrantzitsua da. Zuen emaitzak luzatzen ahal dituzue esku diruz Bakegileen mandatua duten ordezkariei; txekez «Hitzak» hartzedunaren izenean, ondoko helbidean: Hitzak, 20, Cordeliers karrika 64 100 Baiona eta banku txartelez hemen:

Denak bakegile izan gaiten
Aitzinetik, milesker!