EGOERAREN AZTERKETA

Zenbaki
batzuk

Izaera politikoa, zein armatua, duen gatazkak, oraindik minberatsu diren zauri askoren ardura dauka.

Gatazka honen ondorioz milaka pertsonek erbestea edota kartzela jasan dute, eta gaur egun oraino 316 pertsona kartzelan daude. Erbesteratuen itzulera eta presoen askatzea ezinbestekoak dira bake prozesuan aurrera egiteko, gatazkaren ondorioak tratatu eta konpondu behar direlako bakea lortu nahi badugu.

Gaur egun, 316 euskal preso daude Frantzia eta Espainian :

  • 68 Frantzian, 20 kartzelatan sakabanatuak
  • 240 Espainian, 40 kartzelatan sakabanatuak
  • 2 Hego Euskal Herrian kartzelaratuak
  • 1 ama-zentro batean bere haurrarekin
  • 5 etxean preso daude

Askatuak izan direnak ez dira frantziar eta espainiar estatuek konponbidearen alde emandako urratsen ondorioz izan, baizik eta beraien kondena osoki bete dutelako.

Gaurkoan, legea aplikatua balitz, 43 preso aske liratezke :

  • 21 larriki eri direlako
  • 14-ek baldintzapeko askatasuna ukateko eskubidea dutelako Frantzian
  • 8-k europa mailako zigorren batzea lortu dezaketelako Espainian

Bestalde, nola ez aipa euskal presoek sufritzen duten urruntze eta isolamendua. Ondorioak beraien famili eta senideek zuzenean pairatzen dituzte, besteak beste duela orain bi aste bisita egitera joan zen famili bati gertatu zaion istripuak erakusten digun bezala. Salbuespenezko egoera honen ondorioz 16 pertsona hil egin direla oroitarazten dugu.

Salbuezpenezko egoera

Preso izateak askatasun gabetzea suposatzen du, baina euskal presoak legeak aurrikusten dituen egokitzapenetaz ere sistematikoki gabetuak dira. Hasteko, garrantzitsua iruditzen zaigu egoera honekin bukatzea. Lehen etapa honek abiadura berri bat eman dezake prozesuari.

Preso eriak

Eritasun larri eta sendaezinak dituzten 21 presoen egoera oso kezkagarria da. Ez baldin bada askatasun eza eritasunen iturria, kartzela sanotasunik gabeko lekua da eta higienea, elikadura, gainpopulakuntza eta osagarri arreta eskasa bezalako faktoreek, alta errexki konpondu daitezkenak, oso zaila egiten dute presoak osagarri onean mantentzea. Azken urte hauetan, frantziar eta espainiar estatuek sistematikoki errefuxatzen dute larriki eri diren presoen askatzea.

Frantzian, Lannemezanen preso den Ibon Fernandez Iradiren kasua har dezagun adibidetzat. Esklerosia ainikoitza eritasunak hunkia, arrazoi medikalagatik zigorraren etetea eskatzen du, 2002ko martxoaren 4ko legeak, Kouchner legeak, jasotzen dituen disposizioei errespetu zorrotza eginez. Legediaren arabera eskatu dezakena errefusatzen zaio : berriz ere, soilik arrazoi politikoengatik.

Azken bi urte hauetan, frantziar justiziak bi euskal preso askatu ditu : Crohn eritasuna duen Lorentxa Guimon eta minbizia duen (Ewing sarkoma) eta 6 hilabeteko bizi esperantza diagnostikatu dioten Oier Gomez.

Urruntzea
eta dispertsioa

Euskal presoak, nahiz eta beraien zigorra etxetik hurbilenen den kartzelan betetzeko eskubidea duten, nahitara beraien ingurune sozial eta afektibotik ehunka kilometrotara dauden kartzeletara lekutzen dituzte. Ikus mapa. Presoen oinarrizko eskubideak zapaltzeaz gain, politika honek famili eta senideei ere zigor gehigarri bat ematen die, soilik 40 minutu iraun dezakeen bisita baten egiteko astebururo milaka kilometroko bidai nekagarri bezain arriskutsuak egitera behartzen dituztelako. Dispertsioaren politikak, koste ekonomiko handi bat suposatzeaz gain, jadanik 16 senideren heriotza eragin du bideetan.

Baldintzapeko
askatasuna

Baldintzapeko askatasun eskaera bat, frantziar legediaren aplikazioa besterik ez da. Legeak dionez, denbora jakin batez preso egon ondotik (kondenaren 2/3ak bete ondoren, edo urte zehatz bat, segurtasun zigor batez osatua den kondenaren kasuan), edozein presok baldintzapeko askatasuna eskatzeko eskubidea du. Horretarako, bergizarteratze dozier bat osatu behar du ; dozier horren arabera epaileak erabaki bat har dezan.

Gaur egun, argi eta garbi dago euskal presoek egiten dituzten eskaerak arrazoin politikoengatik errefusatuak direla ; arrazoin hauek epaiketetan adierazten dituzte. Hain zuzen ere, aurkezten diren bergizarteratze dozierrak osoak dira eta ez dute inolako hutsunerik; juridikoki ez dago hauen errefusatzeko arrazoinik. Alta, Pariseko epaileek deblauki erakusten dute bake prozesuarekiko duten mezpretsua, eta errefusatzeko erabiltzen dituzten argumentuek ez dute dudarako tarterik uzten.

Preso haien artean, 3-k biziarteko zigorra dute: Jakes Esnal, Ion Kepa Parot eta Txistor Haramburuk. Orain 28 urte kartzelan daudela. Ezinbestekoa da beraien askatasuna ahal bezain azkar lortzea; haien kondena mugagabea izanki, beraien heriotza arte kartzelan egon