DOHAINTZA DEIALDIA

Emaitza egite deialdia bigarren Luhuso bat elkarrekin kausitzeko

Bakegileek Parisen antolatzen duten abenduaren 9ko elkarretaratzera joaiteko lehen tren bereziaren 1000 tokiak egun guttitan salduak izan dira. SNCF-arekin negoziatzea lortu ginuen bigarren tren bereziaren beste 1000 tokiak aldiz egun batean salduak izan dira! Abenduaren 9az Luhuso berri bat egiteko parada badugu, minbera den euskal presoen gai honetan aitzin eta gero...

Logistika-dekorazio ekipa baten sortzeko deialdia!

Xitxuketaria zira, moldatzen dakien pertsona zira, artista zira zure gisara, grafista edo apaintzailea zira, usaia duzu gertakarien antolaketan, manifestazioetan, bazkari herrikoietan laguntza ekartzeko, taloen edo ostatuko errege edo erregina zira ? Ongi etorria zira abenduaren 9ko antolaketa logiztika bilkurara (urriaren 27an ostiralarekin 19:30tan, Cordeliers karrika 20an, Baiona ttipian)! Abenduaren 9a, bakearen eta...

URRIAREN 7an : ANTOLAKETARAKO BILTZAR NAGUSIA ETA PRENTSAURREKOA MASIBOA

Biltzarra urriaren 7an larunbatarekin goizeko 9:30etan hasiko da (9:00etatik goiti kafea eskeiniko da) Luhusoko Harri Xuri gelan. Bertan parte hartzen ahalko dute abenduaren 9ko mobilizazioa prestatzen laguntzeko: komunikazioan, logistikan… edota beste alor batean. Biltzar Nagusiaren ostean, prentsaurreko masibo bat antolatuko dugu, Parisen eginen den mobilizazioaren inguruko informazioa plazaratzeko....