BIKTIMEN AITORTZA, EGIA ETA MEMORIA

Gatazka honek eragindako min, humiliazio ala sufrimendu guziak gogoan eta elkar bizitza helburu, gure ekimen ala komunikazio guzietan gatazkaren ondorio guziei irtenbide baten atxemaitearen beharra azpimarratu eta gure ahalen arabera lanketari heldu diogu.

​Bide honetan ibiltzen hasi ginenean, fite ohartu ginen biktimen « problematika » konplexua zela eta aitortu gabeko zauriak, alde guzietakoak, ainitzak eta aspaldikoak zirela.​
Gure kezka, gatazka honen baitan egondako gehiegikeri, giza eskubideen urraketa oro berriz ez gertatzea da.​Horretarako biktima guzien aitortza, egia eta memoria

, justizia ​transizionalaren gainean oinarrituko diren mekanismoen sortzean sinisten dugu.
Armagabetze egunean, preso eta iheslarien etxeratze prozesua perspektiban jarri baginuen, goizeko lehen orenetan, justizia transizionalak Euskal Herrian izan dezaken proiekzio batez gogoetatzea proposatu ginuen, Louis Joinet ( Justizia Trantsionalaren printzipioen sortzailea) eta Jean Pierre Massias-ekin (Justizia transizionalaren elkarte frankofonoko lehendakaria).

Egin dugun bide honetan, biktima guzien aitortza eta zor zaien egia helburu, lanean ari den jende eta eragile ainitz daudela ohartu gira, arlo instituzionalean, ala jendarte zibilak bultzaturiko ekimenetan. Gure ekarpena, apaltasunez, denen errespetuz eta zuhurtasun haundiz egin nahi dugu. Horregatik bakegileen baitan talde bat osatu dugu.

Talde honen lehen lana, problematika honen ulermena lantzea izanen da, baita gaineratiko bake prozesuetan nola garatzen den ulertzea. Ondotik Euskal Herrian dauden iniziatibekin, eragileekin eta, nola ez, biktimekin gogoetak partekatu eta iniziatibak hartu ahal izaiteko. /p>