ARMAGABETZEA EGINDA

2017ko apirilaren 8an, “Armagabetze eguna”-n Michel Tubiana Bakegileak, Baionan bildu diren 20 000 pertsonen aitzinean hitza hartzen du.

Lecture du “Manifeste de Bayonne” par Louis Joinet et Susan George lors de la “Journée du désarmement” du 8 avril 2017, accompagné.e.s sur scène d’une centaine de personnalités soutenant l’initiative.

2016an, azken 5 urtetan Euskal Herriko bake prozesuak bizi zuen blokeo egoeraren aurrean, gizarte zibiletik zetozen hiru pertsonalitate (Michel Berhocoirigoin, Jean-Noel Etcheverry “Txetx” eta Michel Tubiana) ETArekin harremanetan sartu ziren eta bere armategiaren ardura haien esku uzteko eskatu zioten.

Gutun trukaketa horretan, ETAk bakearen alde hartu zuen engaiamendua baieztatu eta armagabetze kontrolatu, ordenatu eta egiaztagarriaren zutik ezartzea hiru bakegileen esku utzi zuen.

2016ko abenduaren 16an, gizarte zibileko 5 pertsona ETA erakunde armatuaren armategiaren %15a erabilezin uzteko lanari lotu ziren Luhuson. Polizia frantsesak atxilotu zituen eta, tokiko biztanleriaren mobilizazio handiaren ondorioz, justizia kontrolpean aske gelditu ziren. Izan ere, haien atxiloketaren biharamunean, Baionako karriketan 4.000 pertsona bildu zen eta gizarte eragileen adierazpenak bat etorri ziren atxilotuen askatasuna eskatzeko eta guztiek pertsona hauek abiatu zuten lanarekin segituko zutela esateko orduan. Memento hartan eman zitzaien “Bake Artisauak” izena.

Sentsibilitate politiko guztietako Ipar Euskal Herriko 700 bat hautetsik (eskuineko, ezkerreko, ekologista, abertzale), haien artean parlamentari guztiek eta alkate gehienek, Frantziako gobernuari “armagabetze prozesuan eta gatazkaren erabateko konponbidean inplikatzeko” eskatu zioten.

Frantses eta espainiar estatuek luzatu zitzaien eskua errefusatu eta elkarlan edo elkarrizketa oro ukatzen jarraitu zuten. 2017ko apirilaren 8an, Baionan, ehunka bakegilek ETAren armagabetze kontrolatu, ordenatu eta egiaztagarria antolatu zuten. “Armagabetzearen eguna” zen hori, Baionan 20.000 pertsona urrats erabakigarri hori babesteko eta gatazkaren beste ondorioei ere (elkarbizitza, biktimen aitortza eta erreparazioa, euskal presoen gaia…) aterabide bat aurkitu behar zitzaiola eskatzeko elkartuko zituena.

Gai honetan lehen adiz, Frantziako gobernua Madrilen egoskorkeriatik eta inmobilismotik aldendu eta armagabetze prozesuari oztoporik jartzeko asmorik ez zuela adierazi zuen, hain zuzen ere inongo arazorik gabe igaro zena. Euskal Herrian gobernuaren jarrera begi onez hartu zuten denek, etiketa politikoa edozein izanda ere.