9/12

APIRILAREN 8KO DEIALDIA

APIRILAREN 8KO
DESARMEAREN EGUNARI
BEGIRAKO DEIALDIA

Luhosoko ekimenak perspektiba berriak ideki ditu ETAren armagabetzea eta Euskal Herriko bake prozesuaren garapenari begira. Armagabetzean eta gatazkaren konponbide orokorrean inplikatu dadin frantses gobernuari luzatu zaizkion eskaerak, eta bereziki Ipar Euskal Herriko 600 hautetsi baino gehiagok zuzendutakoa, erantzunik gabe gelditu dira orain arte. Testuinguru honetan, apirilaren 8an iraganen den armagabetzearen eguna deitua izan da. Egun honen bukaeran, ETA osoki armagabetua den erakundea bilakatuko da.

Guk, Euskal Herriko hainbat hautetsik eta jendarte zibileko eragileek nazioarteko adituek egiazturiko ETAren armagabetze prozesu ordenatu batean frantses gobernuaren parte-hartzea opzio hoberena dela pentsatzen jarraitzen dugu. Eta gisa hortako prozesua bat ondoko egunetan gauzatu daitekeela oraindik espero dugu. Baina, bake prozesuaren geldiune baten arriskuaren aitzinean, bakoitzak bere ardurak hartu behar dituela pentsatzen dugu, prozesu hori bururaino joan dadin, eta Euskal Herrian bake zuzen eta iraunkor bat finkatu dadin.

– Konbentzimendu osoa baitugu armagabetze osoa euskal gatazka behin betiko konpontzeko, eta bortizkeria egoera batera ez itzultzeko baldintza saihestezina dela.

– Ezinbestekotzat jotzen ditugulako biktima guzien aitortza, horrek eskatzen dituen erreparazio guziekin, eta presoen auziaren behin-betirako konponbidea Baionako Adierazpenak zehazten dituen moduen araberan.

– Atera behar baita egoera zentzugabe honetatik, zeinean, alde batetik ETAk erakunde armagabetua bilakatu nahi duen lehen bai lehen, eta bestetik, bi Estatuek pausu hori eman dadin ukatzen duten,

– Aieteko bake konferentziaz geroztik eta borroka armatuaren bukaeraz geroztik kasik 6 urte iragan direlarik, prozesuaren geldiuneak asmatu nahi ez ditugun ondorioak ekar baititzake,

Arrazoin guzi horiengatik, Euskal Herriko bakearen artisauak bilakatzea, eta apirilaren 8ko larunbatean iraganen den desarmearen egunari deitzea erabakitzen dugu gaur.
Egun horretan parte-hartuko dugu, eta bake zuzen eta iraunkor baten arrangura duten herritar guziak gurekin bat egitera gomitatzen ditugu.
Apirilaren 8ko larunbatean, bakearen aldeko artisauak milaka izanen gara, Euskal Herrian bortizkeriarik gabeko etorkizun demokratiko bat eraiki dadin !

2017KO APIRILERAKO
DEIAREN IZENPETZAILEAK
ABEBERRY Jakes Enbata
AGUIRRE Anaiz Biziko kidea
ALAUX Sylviane Pirines atlantikoetako Alderdi Sozialistako diputatukoa
ANIOZBEHERE Jean Sarako auzapez ohia
ARAGON Marie – Christine Pirines Atlantikoetako departamenduko kontseilari sozialista
ARIZMENDI Paco PNB-ko lehendakaria
BADIOLA Paul Donibane Lohizuneko auzapez ohia
BETBEDER Lucien Auzapezen Biltzarreko lehendakaria
BIDART Betti Hautetsi abertzalea
BISAUTA Martine Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari ordea
BORDAGARAY Jojo Kantaria
BORDES Anne- Marie Kazetari ohia
BOUCHET Martine
BRISSON Max Pirines-Atlantikoetako departamenduko Kontseiluko lehendakari ordea, LR alderdikoa
CACHENAUT Maryse Laboraria
CAPDEVIELLE Colette Pirines Atlantikoetako departamenduko kontseilari sozialista
CELLAN Claire CFDT Santé Sociaux Pays Basque-ko idazkari nagusia
COLINA Mertxe Abertzaleen Batasunako kidea
COSNAY Marie Idazlea
DARRAIDOU Andde Auzapezen Biltzarreko lehendakaria
DEBARBIEUX Yvette Hautetsi komunista
DUFAU Peio CGTko sindikalista
ECENARRO Kotte Hendaiako auzapeza eta pirines Atlantikoetako departamenduko kontseilaria
ELICHIRY Jean-Daniel Elkartasun elkarteko zuzendaria
ESPAGNAC Frédérique Alderdi Sozialistako senataria
ETCHANDY ITHURRALDE Maritxu
ETCHEBEST Michel Mauleko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari ordea
ETCHETO Jean-Baptiste Sindikalista
ETCHEBERRY Jean-Jacques (Llargo) Artisaua eta Euskal Hirigune Elkargoko kontseilaria
FAGOAGA Jean Anai Arteako sortzaileetako bat
FROSSARD Claire CDDHPBko idazkaria
GROSSIER Jean Pierre  Euskal Herriko CCFD-Terre Solidaireko lehendakaria
HIRIART Alain Hiriburuko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko kide exekutiboa, EHBAI
HOQUI Joana Azia elkarteko lehendakaria
IRAZOQUI Maite Hezkuntzaren Baionako Elizbarrutiko zuzendari ohia eta Atxik Berrituz-eko kidea
LARRALDE Michel CFDT Pays Basque-ko idazkari nagusia
LASTIRI Jeannot CGT Hôtpitaux-ko sindikalista
LEFORT Jean François Sortuko kidea
LEICIAGUECAHAR Alice Eskualdko berdeetako kontseilaria
LOPEPE Anita EHBAIko boz eramailea
MENDIBURU Robert Langile misioko apeza
MICHAUD Anne Marie CDDHPBko lehendakari ordea
MICHELENA Teresa EKB/CAR
MILLET-BARBE Christian Baionako auzapezaren axuanta
MOUESCA Gabi OIPko lehendakari ohia
PACHON Victor
PRIETO Géronimo Lan auzitegiko kontseilaria LABentzat
SALLABERRY Battitt Hendaiako auzapez ohia
SARASUA Ainhoa Aitzinako kide
STE MARIE Panpi Laborari sindikalista
TELLIER Pantxo
VALLI Franz EMMAUS Frnaceko lehendakari ohia et Baionako Baionako Europako Etxea
VEUNAC Michel Biarritzeko auzapeza