1007 hautetsik abenduaren 9ko manifestaldira deitzen dute

1007 hautetsik abenduaren 9ko manifestaldira deitzen dute

Joan den abenduaren 17an, Luhusoko atxiloketen biharamunean, 650 hautetsik bakegileen askatzeko eta bake prozesuan engaiatzeko eskatzen zioten frantses gobernuari.

Irailaren 23an egindako Euskal Elkagoak, Iparraldeko 158 herriak barne biltzen dituenak, aho batez frantses gobernuari bake prozesuan engaiatzeko, presoen egoerari irtenbide bat atxemaiteko eta, abenduaren 9an Parisen iraganen den mobilizazioan parte hartzeko eskatzen duen deliberazioa bozkatu zuen.

Gaur 1007 hautetsik ber deialdia sustengatzen dute, frantses gobernuari euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko araudiarekin bukatzea eta abenduaren 9an Parisen mobiliza gaitezen denak eskatuz.